XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarle ta bere lagunak euren begiekaz egiztatu eben Bizkaian egin zan aldaketa ikaragarria, ordurarte iñoiz egin etzana.

Iñori errua ezarten etziran ibilten, baiña zerbait aipatu eutsen aberats gizonai, eurak zirala Bizkaiaren kalte-egilleak erria ta Aberria alboan itxita, geiegikeriz diru ta aundikeri billa joan ziralako.

Bizkaia, bere semeak irizpide ta gogo batekoak ziran bitartean, zutunik egoan; baiña ori galdu ta bestiekaz nastau zanian, ankazgora joan zan eta iduleztara geratu.

Eta errua nortzuk? Kanpotarrak ala barrukoak?.

IGARLEAREN SENDIA.

Mendatako Profeta ori baserritar zintzo ta tolesgabeko gizon zan, guztiekaz adiskide ta lagun abarreko zana; bere emazte ta seme-alaba bigaz etxean pozik bizi zana, ta iñori kalte egin baga, danai ondo esan eta ondo egiten eutsena.

Eleiztar zintzo ta arduratsua be bazan, egin-bearrak ondo betetzeko asmo ta egikera guztiakaz.

Mariaren Alaba Anaidia agertu zanian, ez eutsan galazo, batzuk esan ebenez, bere alabeari, anaidikoa izten, ezpabere, Anaidikoa bazan, erromerira ez joateko baiño.

Eulalio Intxausti Gomeztegi eban izena, ta iñoiz ez eban susmatu, ez amesetarik egin profeta izenagaz geratuko zanik.

Bere Bataio ta Ezkontza Agiriak urrengo orrialdean daukozuz.

Aren gurasoak Josep eta Joxepa ziran, aitaren aldetik Arratzutarra, ta amaren aldetik Ibarruri ta Albiztarra.

Lau neba-arreba izan ziren eta danak ezkondu ziran.

Zarrena, Jose Julian, 1812'an jaioa ta Gerrikaitzen Maria Franzizka Ibaibarriagaz, (15, 2, 1840) ezkondu zana.

Bigarrena, Maria Josefa Leona, 1817'an jaioa ta (1, 4, 1843'an) Bartolome Ozamis'egaz Kortezubiko Salbide baserrira ezkondu zana.